Kultur Errota - Hodei Magoa

Hodei Magoa

Ilusionismoarekin harremana duten ikuskizun eta proiektuen ekoizpen eta banaketan espezializatutako konpainia profesionala.

HODEI MAGOA – Magoa, aktorea, umorista, aurkezlea eta showmana. 6 urterekin ilusionismoaren munduagatik jakin-min berezia sortu zitzaion, magia ikuskizun batean boluntario atera ondoren.

Espainiako Ilusionismo Elkartearen kide 2011tik, bere konpainia propioa sortu zuen 2014an. Hodei magoaren magia (2014) izan zen bere lehenbiziko ikuskizun profesionala. Ondoren, Ordu magikoa (2015), Ilusioaren indarra (2017) eta Tutti magia (2018) iritsi ziren, besteak beste.

2019ko martxoan Ezinezkoaren logika estreinatu zuen, formatu handiko bere lehen ikuskizuna, non ilusio handiak erritmoz eta kolorez betetako eszenaratze bisual batekin bat egiten duten.

KULTUR PROPOSAMENAK

Harritzearen abilezia

Mag. Orokorra
 

Tutti-magia

Mag. Orokorra