Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Tutti-magia - Hodei Magoa

Tutti-magia

Hodei Magoa

 

Hodeik arratsalde ahaztezina pasatzeko koktel bikaina aurkezten digu, denbora luzean gogoratuko dugun nahasketa harrigarria.

TUTTI-MAGIA ilusionismoaren munduko diziplina desberdinen arteko ibilbidea da, objektu desberdinen manipulaziotik mentalismoraino dihoana, arrisku-jokuetatik edo egoera barregarrietatik igarota. Parte-hartzez beteriko ikuskizuna, non publikoa magoa bezain protagonista izango den.

Iraupena: 70 minutu
Behar teknikoak

- Argi korrontea, 220V.
- Gutxieneko espazioa: 6 * 4 m
Ikuskizuna eszenatokian eta lurrean antzeztu daiteke, ikuskizun moldagarria da.