Euskaltzaleen Topaguneak tokian tokiko euskara elkarteekin batera orain 20 urte antolatutako kultur zirkuitua da Kultur Errota. Euskarazko kultur programazioa sustatzea du helburu eta horretan dihardu, euskarazko kultur eskaintzari Euskal Herri osora zabaltzen diren plazak eskaintzen.
Sortzaile eta elkarteen bilgunea ere bada Kultur Errota. “Biraka dabilen harria, sorkuntzan ari den herria” leloak ondo islatzen du bi hamarkadatako ibilbidea eta egitasmo honen xedea.
1997tik, etenik gabe, herriz herri biraka dabil euskal kulturaren errota.