Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Harritzearen abilezia - Hodei Magoa

Harritzearen abilezia

Hodei Magoa

 

Azken lau ikuskizunetako ideia hoberenak elkartzen ditu Hodeik ikuskizun honetan. Oraingo honetan, magoen dilemari buruz hitz egitera gonbidatuko gaitu: ilusioak sortzen dituzte? engainatzen gaituzte? Nork daki?

Inpaktu handiko ekoizpena, joku landuekin, ilusio handiekin eta ideia originalekin. Hodei magoaren ohiko umoreak eta bere laguntzailearen presentzia eszenikoak publikoa harrapatu egingo du. Erritmo aldaketak eta sorpresak izango dira eta publikoa antzokitik abesten ateratzera eramango duen soinu banda.

Iraupena: 75 minutu
Behar teknikoak

- Eszenatokia nahitaezkoa (aretoan zein kalean): gutxieneko neurriak 6m x 4m.
- Neurri idealak: 8m x 6m edo gehiago.
- Hesiak (kale emanaldietan), behar izatekotan espazioak mugatzeko erabiliko dira.
- Argiztapenerako materiala egotekotan dauden aukeretara moldatuko da konpainia. Gutxienekoa: general txuria eta publiko argia.
- 220V -ko argi-korronte toma
- Aparkalekua.