Kultur Errota - Jon Ander Urresti Ugalde

Jon Ander Urresti Ugalde

Filosofian graduatua eta DANTZERTI Bilboko arte eszenikoen goi-mailako eskolan graduatua da, gradu amaierako lan sarituarekin.
Tarteka proiektu pertsonalak garatu izan ditu, adibidez, Baratza aretoko Scratxe gauean aurkeztutako DesOreka pieza.
DANTZERTIko ikasketa praktikak ARTEDRAMAn egin ditu bi urtez, Ander Lipusen zuzendaritzapean. Bitartean, ikastaro osagarri ezberdinak egin ditu irakasle ezberdinekin: besteak beste, Vicente Fuentes, Andres Corchero, Roberta Carreri, Eugenio Barba, Fabio Mangolini, Francesco Carril, Chisato Ono eta Andrea Jimenez.
Egun, proiektu artistiko-pedagogiko ezberdinetan murgilduta dago Busturialdeko eskualdean eta HORMAN POSTER taldearen parte ere bada (2020ko azaroan estrenatu dute Antigone antzezlana).

KULTUR PROPOSAMENAK

TRIBIZ, baserri galdue

Antz. Garaikidea