
TRIBIZ, baserri galdue
Jon Ander Urresti Ugalde
700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate.
Edo baserri horretaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean. Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita.
Sortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu. Lan tresnak. Tresna horiek lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: gure arbasoeak baserria zutik mantentzen zuten akzioa hutsa ziren, lana. Akzio horiek ote dra gure ondarerik handiena?
Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak.
Egungo gaia da baserriarekin dugun gatazka: erabilera galtzen ari den ondarearekin, zer egin?
Eszenatokirik egon ezean, posible da toki diafano bat moldatzea, grada batzuekin.
Gutxieneko espazioa: 6m*6m
Argiztapena eta riderra (kontsultatu)