Kultur Errota - GOITIBERA

GOITIBERA

2012ko ekainean osatzen da Saioa Iribarren eta Ander Basalduaren eskutik, biak Bartzelonako Escuela Internacional de Teatro Estudis Berty Tovías eskolan ikasiak.
Jacques Lecoq maisu frantsesaren pedagogiari amen eginez, Goitibera konpainiaren antzerkia mugimenduan oinarritzen da, ikuspegi ezberdinak lantzen dituelarik (maskarak, pertsonaiak, bufoiak).
TEATRO a la BOINA kolektiboaren parte dira.
Berriki Pabilioi Nº6-eko Antzerki arinaren VII. Jardunaldietan Kriseilu saria euskarazko piezarik onenari eta publikoaren saria eskuratzen dituzte AMATXIK DIXIT lanagatik eta aldi berean YIJAAA!!! euren kaleko lehen ikuskizuna estreinatzen dute Leioako Umore Azokan. Eta egun KAXILDA, bukatzen ez den sua antzezlan berrian lanean dihardute.
Beste aldetik lan pedagogiko bat garatzen dute, urte osoko ikastaroak zein ikastaro trinkoak emanez (antzerki fisikoa, kluna, maskarak…).

KULTUR PROPOSAMENAK

AMATXIK DIXIT

Antz. Orokorra