Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - AMATXIK DIXIT - GOITIBERA

AMATXIK DIXIT

GOITIBERA

 

Memoria historikoa jorratzen duen antzezlana, antzerki fisikoaren lengoaiaz landua.

Sinopsia:

Familia guztietan dago gogora ekartzea merezi duen istorio bat, eta gure familian, Amatxiren lehengusinarena da, guda garaiko istorioa, maitasun istorioa.
“Marcelina zuen izena, 24 urte zituen eta Linareseko jauntxo batzuen etxean lan egiten zuen neskame…”

Iraupena: 30 minutu
Behar teknikoak

- Publikoa “a la italiana” edo zirkunferentzia erdian kokatuko da.

- 220 v eta 2.000w-ko schuko entxufea. Agerlekutik 10m-ra asko jota.

SOINUA:

- Konpainiak 80W-ko ekipo txiki bat edo 700W eta 15’’-ko beste bat eraman dezake aurretik adostuz gero.

ARGIA:

- Konpainiak 1000W-ko 2 x foko PC (pala eta euzkarriekin) eraman ditzake aurretik adostuz gero.
- Aldagela: Hiru pertsonentzako aldatzeko tokia, komunekin, agertokitik gertu.
- Aparkalekua: Muntaia hasi aurretik eta desmuntatu arte agertokitik gertu furgoneta bat uzteko lekua.
- Edateko ura.