Kultur Errota - Amaterra

Amaterra

Gipuzkoako Tolosa herrian errotuta, taldekideek, esperientzia artistiko bakar eta magikoa eskaintzen dute, ikuspuntu berri eta zintzo batetik abiatuta.

Iñaki Letamendiak, perkusioaren oinarri erritmikoak finkatu ditu, urtetan zehar egindako ibilbide profesional bikainari esker, maisutasuna eta indarra eskainiz.

Maitane Ezpeletak, gitarra klasikoan, benetako maisu baten dotorezia eta maila eskeintzen du, bere-berea duen intentsitate eta freskotasuna agerraraziz.

Laida Dominguezek, ahotsa eta kolorea jartzen dizkie abestiei, ohikoa ez den sentsibilitate eta interpretazioa emanez. Espazio harmoniko, delikatu eta sotilaren erabateko kontrola erakutsiz.

Miren Valverdek, narrazio poetikoan, ideien munduaren eta mundu materialaren arteko lotura da, zure kontzientziaren, zentzumenen ahotsa da.

Xabier Valverdek, gitarra mota ezberdinak erabiliz, musikaren eta hitzen konposizioan eta eraikuntzan egin du lan, etengabeko aldaketa eta garapen egoerara eramanaz kantuak.
Ikusmira poetikoa erabiliz idatzitako konposizioak, soinuaren transmisioan betidanik izan den esentzia eta oreka aurkitu eta hurbiltasunean bilakatzen ditu taldeak. Folklore tradizionalenaren eta abangoardia bizienaren arteko fusio sinbiotikoa da Amaterra.
Bizitzaren ibilerak baditu geldiune bereziak; parada honek, lurra du zapore, sua adore, ura kolore eta airea ondare: musika bilakatu da ETER (taldearen lehenengo diska).

KULTUR PROPOSAMENAK

Eter

Mus. Orokorra