Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Eter - Amaterra
 

Amaterra, zure zentzuen bitarteko bidai oniriko bat da eta ETER da taldearen lehen diska, poesiarik intimoenekin eta musikarik pertsonalenarekin osatutakoa. Lurrarekin birkonektatu eta lotzen gaituzten loturak sendotzeko beharrak bultzatua sortu den espazio organikoa; abestiak hizpide eta aldi berean ibilgailu direlarik uneoro.
Askotariko pentsamendu eta kezkak azaleratu, garatu eta transmititzeko xedearekin ereindako abestiak dira, gure izatearekin eta ingurune naturalarekin lotura-ariketan; hots, Gaiaren, Pachamamaren, Amalurraren, deia, idea eta taupada berreskuratutzeko helburuaz sortuak.

Iraupena: 75 minutu
Behar teknikoak

- Riderra kontsultatu