Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Sorginlarren: buruhandi tailerra - Sorginlarren Elkartea

Sorginlarren: buruhandi tailerra

Sorginlarren Elkartea

 

Sorginlarren elkartea, bokazioz buruhandi, erraldoi eta orokorrean izaki eta figura mitologikoen taldea da. Zazpi urteko ibilbide xumean buruhandi, txotxongilo, momotxorro, zankuak eta beste hainbat eta hainbat figura osatzeko tartea izan du.

Oraingoan berriz, metatutako esperientzi eta jakintza hori herriari eskaini nahi dio, horretarako espumazko buruhandiak eginez.

Hiru orduko saio bakarrean partaide bakoitza buruhandi banarekin ateratzea da asmoa; bakoitzak nahi duen forma eta koloreekin figura propioa osatzeko aukera izango du tailerrean.

Familiartean, eskolan, aisialdi taldean, gaztelekuetan, gaztetxeetan edota herriko jaien aurretik egiteko tailer aproposa.

Iraupena: 2-3ordu
Behar teknikoak

Entxufea, karga eta deskargarako leku bat .