
Sorginlarren Elkartea
2016ko udaberrian loratu zen taldea gara. Laudioko udalak eta Basalarrina euskal topaguneak elkarlanean eskuratutako izaki mitologikoen figurak (buruhandi eta erraldoiak) mugitzeko ardura hartu zuen, era bolondresean.
Urte batzuk beranduago Sorginlarrek elkarte izaera hartu du eta bidean zehar proiektu ezberdinak garatu ditu. Euskal mitologiari eta euskarari plazan presentzia emateko helburuarekin, Erraldoketa (Euskal Herriko izaki mitologikoen topaketa), Laudioko herri aratusteak eta hauen inguruko lanketa antolatu ditu elkarteak, besteak beste.
Taldeak, aspalditik kudeatzen zituen momorrotxo seikoteaz gain, figura propioak sortzen aritu da azken urteotan; esaterako “Sugaar”-en figura txotxongilo formatuan.