Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Olentzeroren bidaia zoragarriak - Zirtaka antzerki taldea

Olentzeroren bidaia zoragarriak

Zirtaka antzerki taldea

 

Behin batean Olentzero mendira abiatu zen lan egiteko, istripu bat izan zuen eta kolpe bat  eman zuen buruan. Horren ondorioz, memoria galdu zuen: ez zekien nor zen, non zegoen, nortzuk ziren bere lagunak…eta are gehiago: ez zekien haur guztiak bere oparien zain zeudenik ere!!!

Nora zihoan ondo jakin gabe bidez bide, toki desberdinetatik igaro zen eta hainbat jende eta herri ezagutzeko aukera izan zuen eta abentura mordoa bizitzekoa. Besteak beste, Txina, Sahara eta Andaluziara iritsi zen eta leku horietako kantuak ikasi zituen.

Baina zer gertatuko da Euskal Herriko haurrekin Olentzero itzultzen ez bada? Nork ekarriko ditu opariak etxeetara? Zer egingo du Mari Domingik Olentzero ez badator? Zer nolako Gabonak ospatuko ditugu Olentzerorik gabe?
Etorri gurekin eta lagun iezaguzu Olentzero etxera ekartzen!!!

Gabonetarako antzezlan dibertigarri honetan Olentzerori buruzko ikuspegi zabal bat eskainiko dizuegu; alegia, gure nortasun eta kulturatik abiatuta, munduko beste herrietako Gabonei buruzko ohiturak, abestiak eta pertsonaiak ezagutuko ditugu. Era honetan, gaur egun, gure artean bizi diren hainbat etorkinen kulturaren zati bat hurbiltzeko parada izango dugu.

Iraupena: 55 MINUTU
Behar teknikoak

- Argindarra - Entxufe bat
- Mahai handi bat
- Bi aulki