Kultur Errota - Zirtaka antzerki taldea

Zirtaka antzerki taldea

Zirtaka antzerki taldea orain dela 15 urte sortu zen Bilboko Kafe Antzokiko magalean eta Kurkuluxetan elkartearen eskutik. Ikuskizun guztiak haurrei zuzenduak izaten dira eta urtean zehar, normalean, bizpahiru ikuskizun batera eskaintzen ditugu.

Era ezberdinetako estiloak jorratzen ditugu baina beti hiru zutabetan oinarrituta: euskara komunikazio eta jarduerarako tresna gisa, balioen transmisioa ikuskizunen bidez eta antzerkizaletasuna bultzatuz. Gure ikuskizunak oso dinamikoak izaten dira, bertan publikoaren parte hartzea bultzatzen delako, musikaz blaitu egiten ditugulako eta iraupena egokia izaten delako.

KULTUR PROPOSAMENAK

Maddi pirata

Antz. Orokorra
 

Olentzeroren bidaia zoragarriak

Antz. Orokorra
 

Hondartzan perretxikotan

Antz. Orokorra
 

ZU ETA NI...SUDURLUZE BI

Antz. Orokorra