Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Etxean goxo! - Rosa Martínez & Marfil Produkzioak

Ikuskizun jostagarri honetan, arratoi arrunt bat da protagonista nagusia. Izen gabeko arratoi aparta honek , etxekoen epelean bizi nahi du. Ametsa lortu nahian, eguneroko bizimodua alde batera utziko du eta abentura itzeletan arituko da. Bidaian pertsonaia askorekin egingo du topo; adibidez, beti modan jantzita dagoen Alai txakur dotore eta jostalaria; Clementina dendari fina eta Zirkoko izar ausarta eta aparta den Sir Arthur lehoiarekin.
Hala ere, ahaleginak eta bi egin beharko ditu gure protagonista atsegin eta gogotsu honek bere burua maskota bezala ikusi ahal izateko.
Maitasuna denontzat dago munduan, arratoi txiki batentzat ere bai.
Anima zaitez! Gozatzeko aukera izango duzu.
Rosa eta bere lagunak zain dituzu.

3 urtetik gorako haurrei zuzendua.

Iraupena: 50 minutu
Behar teknikoak

- Iluntasun osoa
- Argindarra

Oharra: espazio desberdinetara molda daiteke, Kontsultatu.