Kultur Errota - Rosa Martínez & Marfil Produkzioak

Rosa Martínez & Marfil Produkzioak

ROSA MARTINEZek bere Konpainia sortu zuen 2000. urtean (BIHAR taldean bederatzi urte eman ondoren) haurrei eta familiei zuzenduriko txotxongilo-antzerkian aritzeko asmoz. Ordutik ez dio antzezteari utzi eta hamar lan baino gehiago estreinatu ditu. Guztietan antzerkia, txotxongiloak, musika, ipuinak eta neska-mutilen fantasia protagonistak direlarik.
Mota ezberdinetako txotxongiloak, teknikak eta gaiak landu ditu urte hauetan, kultura-etxeetan, eskoletan, antzokietan nahiz liburutegietan, neska-mutilentzat eta familiarentzat, euskeraz zein gaztelaniaz, ipuin klasikoak eta garaikideak, dibertigarriak eta esanguratsuak.

Gaur egun hamar ikuskizun ezberdin antzezten ditu. Bere azken obrak, “Nahia eta Neo” eta “Etxean Goxo”, aretoetan zein antzokietan burutu daitezke bi formatuei esker.

Euskadiko eta Nafarroako programazioetan aritu da gehienbat. Gonbidatua izan da beste Autonomia-Erkidegoko kultura-jarduera askotara eta Nazioarteko Txotxongilo Jaialdi batzuetara, hala nola Barañain (2018/ 2017 / 2002), Bilbao (2008), Chiclana de la Frontera (2018), Hendaya (2017/ 2016/ 2015/ 2013/ 2012/ 2007), Logroño (2018), San Adrián (2004), Sestao (2008) edo Tolosa (2016/ 2012)

2008tik kolaborazioak egiten ditu “TXOTXONGILLO” taldearekin Itsasminez eta Erreka Mari ikuskizunak antzeztuz Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren ingurumen-hezkuntzako Aztertu programa barruan (Ibaialde eta Azterkosta Kanpainak).

 

KULTUR PROPOSAMENAK

Etxean goxo!

Antz. Txotxongiloak
 

Noraren sekretua

Antz. Txotxongiloak
 

Erreka Mari

Antz. Txotxongiloak
 

Itsasminez

Antz. Orokorra
 

Hala Bazan

Antz. Txotxongiloak
 

Nahia eta Neo

Antz. Txotxongiloak