Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Buruhandi tailerra - Sorginlarren Elkartea

Buruhandi tailerra

Sorginlarren Elkartea

 

Sorginlarren elkartea, bokazioz buruhandi, erraldoi eta orokorrean izaki eta figura mitologikoen taldea da. Bost urteko ibilbide xumean buruhandi, txotxongilo, momotxorro, zankuak eta beste hainbat eta hainbat figura osatzeko tartea izan du.

Oraingoan berriz, metatutako esperientzi eta jakintza hori herriari eskaini nahi dio, horretarako espumazko buruhandiak eginez.

Bi orduko saio bakarrean partaide bakoitza buruhandi banarekin ateratzea da asmoa; bakoitzak nahi duen forma eta koloreekin figura propioa osatzeko aukera izango du tailerrean.

Familiartean, eskolan, aisialdi taldean, gaztelekuetan, gaztetxeetan edota herriko jaien aurretik egiteko tailer aproposa.

Iraupena: 2 ordu
Behar teknikoak

- Argindarra
- Mahaiak (parte hartzaile kopuruaren araberakoak eta eroso lan egiteko modukoak)
- Espazioa zabala izatea, partaideak ongi mugitzeko eta lanean aritzeko moduan