Kultur Errota - Serious Business

Serious Business

Serious Business 2015 urtean sortutako musika taldea da. Bera osatzen dute Aitor Badiola (gitarra elektrikoa, ahotsa), Maria Armendariz (baxu elektrikoa, koroak), Antxon Sarasua (pianoa, teklatuak, koroak) eta Ander Zulaika (bateria, koroak) musikariek, guztiek esperientzia handia dutelarik musika munduan (Alex Ubago, Eñaut Elorrieta, Rafa Rueda, Arima Beltza…). Taldeak blues-a eta rock-a ditu bere musikaren oinarri gisa, baina beste estilo batzuk ere jorratzen ditu, funk-a, R&B-a, pop-a eta jazz-a bezalakoak. 2015ean bere lehen lana kaleratu ostean (Really Serious) eta hau 2016 urteko Hondarribia Blues Festivala bezalako plazetan aurkeztu ostean, laukoteak bigarren diska kaleratu zuen 2019ko urrian, ’The Last Port Sessions’ izenpean.

KULTUR PROPOSAMENAK

Serious Business

Mus. Orokorra