Kultur Errota - Kaserna

Kaserna

Kaserna 2020an Bizkaian sortutako taldea gara, Mr Pongo proiektuaren errautsetatik jaioa.

Mr Pongo taldeak izandako taldekideen aldaketa eta berritzearekin, garapen musikal eta lirikoa nabaria izan zen. Soinu rockeroagoa, reggae, funk edo elektronikaren eragina oztondu gabe, eta ahotsetan hip hopa nagusi delarik. Hauek izan dira proiektu honen sorrera hauspotu duten arrazoi nagusiak.

Beraz, Kasernaren proposamenean fusio dantzagarri eta energikoa topatuko dugu, letra kritiko eta aldarrikatzaileekin jantzirik. Estatu Batuen inperialismoa edota komunikabide nagusiei zein indar polizialei kritika dira jorratutako gaietako batzuk. Baditugu ere lagunarteko giroa edota musikari izateak dakartzan sentsazioak adierazten diztuzten kantuak

KULTUR PROPOSAMENAK

Kaserna zuzenean

Mus. Modernoa