Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Zarata proiektua - Hodei Arrastoa

Zarata proiektua

Hodei Arrastoa

 

ZARATA proiektuak LGBTI+ kolektiboaren inguruan kontzientzia sortzea du helburu. Edozein museotan aurki dezakegun audiogida moduko bat da, baina kasu honetan pisu nagusia entzumenak berak du, ez ikusmenak.

Partaide bakoitzak bere mugikorrarekin QR kode bat irakurri eta aurikularrak edota kaskoak erabiliz 45 minutu inguruko ibilbide bat egitea proposatzen zaio espazio itxi handi batean (kultur etxea, liburutegia, etabar). Audio horretan LGBTI+ kolektiboaren parte diren hamar euskal artistaren ahotsak entzungo dituzte, ibilbidean zehar estimulu bisual ezberdinak izango direlarik. Norberak aukeratzen du esperientzia euskaraz edota gaztelaniaz egin, esperientzia indibidualki egiten da eta.
ZARATA proiektua Hiruki Larroxarekin kolaborazioan sortua dago.

Iraupena: 40-45 minutuko ibilaldia / 3 orduz irekia
Behar teknikoak

- Espazio itxi bat
- 30 aulki
- Telebista bat edota proiektorea + pantaila.
- Antolakuntzako laguntzailea

OHARRA: parte-hartzaile bakoitzak mugikorra eta entzungailu batzuk eraman beharko ditu ibilbidea jarraitzeko.