Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Yoga Tailerra - Orekatu

Yoga Tailerra

Orekatu

 

Yoga praktika dibertigarria izan daiteke, batez ere, umeekin eta familiekin batera egiten badugu.
Yoga jolasak, aintzina eta gaurko jokoak, yogaren praktikara egokituak.
Yogarekin jolastuz oreka hobetuko dute: oreka fisikoa, mentala eta emozionala; kontzentrazioa, koordinazioa, malgutasuna, indarra eta trebetasun psikomotor asko landuko dute. Gainera erlaxatzeko teknikak ere ikasiko dituzte.

Famili giroan: 3 urtetik gorako haurrentzat gomendatua.

Haur taldeetan: 6 urtetik gorako haurrentzat gomendatua.

Iraupena: 1h15min
Behar teknikoak

Aire zabaleko parke edo plaza batean egin daiteke. Edozein aretoan ere.
Gutxieneko espazioa: 70m2