Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Xanduli manduli… animen gaueko kontuak - Pituxa

Xanduli manduli… animen gaueko kontuak

Pituxa

 

Euskal herrian zehar, geroz eta gehiago dira gau beltza edo arimen gaua delakoa ospatzen duten herriak; garai bateko ohiturak oinarri hartuta festa hau berrasmatzen ari direnak.
Urriko azken gauak haur eta gaztetxoengan erakarpen berezia duela ikusirik, gurera ekarri eta festaren zentzua zabaltzea proposatzen dugu. Alde batetik, gure herrian hamarkada gutxi arte mantentzen ziren zenbait ohituren berri emanez, eta bestetik, egun honek naturaren zikloekin duen lotura aipatuz.
Ordu erdiko ipuin kontaketa saioak proposatzen ditugu, bi adin tarteetan banatua: 6-9 urte bitarteko haurrak eta 10-12 urte bitartekoak.
Kontaketan, garai bateko ohiturak azalduko dira; zein gauza egiten zituzten herri ezberdinetan, nola mozorrotzen ziren… Bestalde, egun, festa hau ospatzeko erabili daitezkeen esamolde edota abestiak proposatuko dira Xanduli manduli kikiriki, eman goxokiak guri.
Bukatzeko, beldurrezko ipuin bat kontatuko zaie, ospakizunak berezko duen beldurraren zirrara bizitzeko aukera emanez.

Iraupena: 30 minutu
Behar teknikoak

- Aldagela