Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Uxa uxa beldurra - NAITA Produkzioak

Uxa uxa beldurra

NAITA Produkzioak

 

Haurtzaroko ilargi beteko gau bat
partekatuko du Nereak publikoarekin hiru
istorio izugarri zein barregarriren bidez.
Berarekin batera abentura zirraragarria
pasatzeaz gain beldurrak uxatzeko
amarruak ere ikasiko dira.
Istorio bakoitzak bere baliabide eszenikoa
du eta denak daude, musikaz lagunduak

Haur eta helduen beldurretaz hitz egiten digun lana da, umoreaz baliatzen da hauetaz hitz egin eta pertsonaia ikoniko beldurgarriak aurkezteko. Partehartzea ere sustatzen du beldurrei aurre egiteko trukoekin. Txotxongilo, objektu manipulazio teknika eta zuzeneko musika darabilgu bertan.

Iraupena: 50min
Behar teknikoak

4 metro zabaleran 3 m sakonean
Iluntasuna egiteko aukera
Entxufea 220V