Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Stand IEUP komedy - TTipia Ekoizpenak

Stand IEUP komedy

TTipia Ekoizpenak

 

Denok ezagutzen dugu zer den stand up comedy deritzoten hori baina oso gutxitan aurkeztu da horrelako formatu batean eta euskaraz.

Proposamen berri, sakona, ondo baino hobeto trebatu diren beti barrea eragiteko prest daudenak bi bakarrizketarirekin.

  • Jose Cruz artista errebeldea, bihurria da, beti sistemaren aurka dagoena. Abizenekin trikimailu galantak egingo ditu, publizitatean ere sakonduko du, aita izatearen betebeharrei ekin baino lehen! Hori bai hori lan fina!
  • Mikel aspaldi dabil bueltaka leku batetik bestera bere tokia aurkitu nahian. Gazte xamar izan arren, aspalditik etxetik urrun bizi izan da eta bizitza horretan aurkitu dituen arazoak eta bizilagun zailei buruzko informazio zehatza eskainiko digu.

Umoristak istorioak kontatu eta ikusleak barre egin. Hori da umorista eta publikoaren arteko komedya.

Iraupena: 70 minutu
Behar teknikoak

- Argindarra (2 puntu) 220v
- Aldagela