Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Plast&Co - TTipia Ekoizpenak

Estres askorekin bizi den gizon batek, bizi den hiri zaratatsu eta iskanbilatsua mendian galdurik dagoen baserri batengatik aldatzea erabakitzen du. Bertan, hainbeste behar duen bakea topatu nahi du baina baserria ez da berak uste bezain lasaia. Izan ere, barruan, izaki bitxi batzuk bizi dira eta ez dute haien etxea uzteko inolako asmorik.

Plast & Company enpresaren jabea den Plast jaunaren kontra ari dira lehia bizian, haien etxea plastiko nazkagarriz bete baitu.
Plastikoa gainetik kentzeko, Nikaxio, haien sortzailea eta etxearen aurreko jabea topatu beharko dute, berak bakarrik konpondu baitezake sortutako anabasa.

Gure protagonistak ere, Nikaxioren bila arituko da, hura baita izaki ezeroso hauek bistatik galtzeko aukera bakarra. Baina Nikaxio ez da inondik agertzen; badirudi ez dela inoiz itzuliko.
Non sartu da Nikaxio? Eta garrantzitsuena… nola konponduko dituzte etxe honen apopiloek arazo guzti hauek?

Iraupena: 55 minutu
Behar teknikoak

- Argindarra 220v (2 puntu)
- Kea botatzeko aukera (ez balego, arazorik ez dago)