Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Pituxa clowntu kontari - Pituxa

Pituxa clowntu kontari

Pituxa

 

Pituxa pozik dator, ohore haundia baita beretzat ipuinak kontatzera etortzeko deitu izana. Baina bere poza berehala zapuztuko zaio ipuinak kontatzen ez dakiela gogoratzen duenean. Zer egin? Nola egin aurre egoera honi? Berarekin batera dakarren maleta handia eta publikoa ezinbesteko izango ditu lan honetan.

Pituxa Clowntu Kontari formatu txikiko clown antzezlana da. Bertan ipuinak, kontuak, kantuak, umorea eta publikoaren partehartzea uztartzen dira.

Espazio anitzetara egokitu daiteke: Kulturgune, liburutegi, eskola… Baita kalera ere.

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

Entxufe bat eta aldagela.