Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Mari eta gaileta fabrika - EIDABE

Mari eta gaileta fabrika

EIDABE

 

Lukak labean egindako gailetak prestatu nahi dizkio amamari, bere etxean egun batzuk geratuko dela aprobetxatuz. Gozoki gozo hauekin, etxetik kanpo dagoen artean, erosoago sentitzen lagunduko diola uste du. Baina gaileten oroitzapenek hain gozoa ez den iraganera eramango dute amama, irenstea kostatuko zaion gogorapenera, alegia.

Hamaika zaporetako gaileta kutxa irekitzen dugunean badakigu barruan gure gogokoak topatuko ditugula; baita jan nahi ez ditugun horiek ere, beste norbait etorri eta kutxa  irekitzen duen arte usteltzen uzten ditugunak.

Mari eta gaileta fabrika antzezlana gaur egungo emakumeoi  bidea erraztu diguten andra langileee egiten diegun omenaldia da.

Iragana eta gaur eguna ez dira hain ezberdinak;  memoria eta transmisioa ezinbestekoak dira. Hala, belaunaldiz belaunaldi gaileta errezeta zaharrak pasatzen diren moduan, Lukak Mari amamaren bizipenak jasoko ditu haren ahotik; iragana jasoko du gaur eguna eraldatzeko.

Berdintasunaz eta parekidetasunaz jarduten duen haur eta familiei zuzendutako antzezlana.

Behar teknikoak

- Entxufe arrunta
- Aparkatzeko tokia
- Aldagelak