Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - LIGHTPAINTING TAILERRA - EMEME PROIEKTUAK

LIGHTPAINTING TAILERRA

EMEME PROIEKTUAK

 

Kamerak zein gaur egungo mugikorrek aukera ematen dute obturazio irekiera denborarekin jolasteko eta horrek ematen digu lightpainting-a egiteko aukera. Egun, modalitate hau lantzen duten elkarteak sortu dira eta  App zein gailu berriak saltzen dira baita. Teknika honek irudi ikusgarrien sorrera ahalbidetzen du eta horretara dago bideratuta tailer hau: argi objektu eta tresna ezberdinak hartuta, kamera eta mugikorraz baliatuz argazki harrigarriak sortzera, alegia.

8 urtetik gorako publikoari zuzendua.

Iraupena: 120min
Behar teknikoak

- Mahai bat.
-Ilun geratu daitekeen gela bat. (Edota kalean izatekotan, gau partean egin beharko litzateke).
-Argi korronte toma bat (entxufe bat).