Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Lapurretak - Zirko Loretsua

Lapurretak

Zirko Loretsua

 

Zigor Ozpinek lapurretak egiten ditu baina ez da politikaria, PAILAZOA baizik. Munduari bira eman ondoren eta ehundaka emanaldi ikusi ta gero, martxan jarri du bere estiloa daraman ikuskizun berria. Lortuko al du garaile ateratzea? Edo, jendeak bere aurpegia tomatez josiko du? Gertatutakoa gertatuta, espero dut dena hankaz gora jartzea eta partehartzaileei momentu atsegina pasaraztea.

Ikuskizun dibertigarria eta partehartzailea da.
Ikuskizun mota: guztientzako. Zirkoa (malabareak, globoflexia, magia, pailazoa)

Iraupena: 40-55 minutu
Behar teknikoak

Baldintza teknikoak:
- Gutxieneko espazioa: 3x4 m (leku itxietan 5 metroko altuera).
- Zolu laua.
- Korronte elektrikoa: 220 v.
- Bainugela.