Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Kalean otso etxean uso - Patata tropikala antzerki laborategia

Hiru Txerritxoak desagertu dira!!!!!

Gertaerak ez daude batere garbi, baina OTSOak desagertuarazi dituela dirudi….

Egunkarietan berri hau zabaltzen da!!. Herri guztiak, Otsoa errudun dela esaten du. Orduan FERNANDEZ eta FERNANDEZ Detektibeek ikerketa abiatzen dute. Egoera ikusirik, OTSO bat bide luze bat egitera beharturik dago, eta bere herrialdea atzean uzten du. Ehiztari batek, muga babesten du. Otsoa gertu dabil eta oso arriskutsua da….. TXANO GORRITXO, Amonaren etxera doa, Ehiztariak muxu baten truke lagundu nahi du, baina TXANO GORRITXOk Amonaren etxeko bidean LIBRE izan nahi du, ez AUSART…. Bitartean, FERNANDEZ eta FERNANDEZ Detektibeek ikerketarekin jarraitzen dute.

PATATA TROPIKALA ANTZERKI LABORATEGIAK, ipuin desberdinak nahastu ditu, BIZIKIDETZAZ eta EZ EZETZ DA mezuaz hitzegiteko.

2 urtetik 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen antzezlana, oso modu didaktiko eta erraz batez, tematika hauek lantzen ditu. Edozein adinetako pertsonek uler ditzaten gaur egungo gizarteak pairatzen dituen arazoak. Berriro ere TXONTXONGILOAK, ANTZERKIA, ILUSIOA eta IRUDIMENA nahastu ditugu antzezlan dinamiko eta dibertigarria sortzeko, baina baita ere pentsatu arazi egiten gaituena.

Iraupena: 55 minutu
Behar teknikoak

- 220V/16A tako entxufea,
- Espazio eszenikoa 6*6*2,5m