Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Ihauteriak Bizi ipuin saioa - KILIKLON EKOIZPENAK

Ihauteriak Bizi ipuin saioa

KILIKLON EKOIZPENAK

 

Iñauteriak, ihauteriak, ihoteak edo haratusteak, mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. Miruren ikuskizun berri honetan, iñauterietako kontakizun eta abestiekin primeran pasako dugu. Gainera, Euskal Herrian zehar bidaiatuko dugu, pertsonai ezberdinak ezagutuz. Zuberoako maskaradak, Arizkungo hartza, Mamoxorroak, Lantzeko Miel Otxin eta Ziripot, Ituren eta Zubietako Joaldunak, Mundakako atorrak… Ikuskizun musikatua izanik, abestiak eta dantzak dira protagonistak. Musika pedagogia erabiliz, Miruk gorputzeko atalekin, soinu eta erritmoak egiten irakatsiko digu.

Iraupena: 45