Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Gertrudisen lagunak  (Jorge Oteiza – Frida Kahlo – Henri Matisse) - Pollo rosa antzerkia

Gertrudisen lagunak (Jorge Oteiza – Frida Kahlo – Henri Matisse)

Pollo rosa antzerkia

 

Lan honen formatua, ipuin kontaketa, performance musikatua eta museo batera bisitan joatearen arteko nahasketa batean oinarritzen da.

Gertrudisen lagunak-ek artearen historia irauli zuten pertsonaia ezberdinetan sakontzen du era umoretsu eta berritzaile batetaz baliatuz. Horretarako, XX. mendean hainbat eta hainbat artisten mezenas izandako Gertrude Stein-en figura hartzen du oinarri: emakumea, feminista, idazlea eta kolekzionista. Gertrudi esker ezagutzen ditugu Picasso edo Matisse bezalako artisten lanak.

Gertrudisek 20. hamarkadadako Parisetik gidatzen gaitu, Henri Matisse, Fria Kahlo edota Jorge Oteizak bertan bizitakoak ematen dizkigu ezagutzera.

PUBLIKOA

Obra hau arteen inguruko interesa eta/edo zaletasuna duen ikusle orori dago zuzendua.

12 urtetik gorako ikuslegoentzat dago bereziki gomendatua. 6 urtetik gorako umeentzako ere egokia izan daiteke, betiere, heldu batekin baldin badoaz.

Sortzaileak, hamarkada bat baino gehiago darama antzerki munduan eta baita San Telmo, Chillida Leku edo Balenciaga museotan lanean.

Gertrudisen lagunak lanak, musika eta ipuinen bidez, arte garaikidea publiko orokorrari gerturatzeko helburua du.

 

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

- Antzoki edo ekitaldi aretoa.
- Argia eta soinu estandarra (moldaketak egin daitezke)