Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Frida Kahlo – Genero eta sexualitatea - Pollo rosa antzerkia

Frida Kahlo – Genero eta sexualitatea

Pollo rosa antzerkia

 

Ikuskizun batetik abiatuta ekintza didaktiko bat planteatzen da proposamen honetan.

Hauexek dira laburbilduta prozesuak izango dituen faseak:

  • Antzezlana: Gertrudisen Lagunak – Frida Kahlo-ren kuadro baten pasarte bat antzeztuko dugu zuzeneko musika erabiliz.
  • Erreakzio eta inpresioen jasotze eta partekatzea eta ariketa
  • Antzezlanaren irakurketa Fridaren ikuspuntutik
  • Eztabaida: Ikusitakoaren inguruko eztabaida sortuko dugu. Helburua, norberaren itxurak, kanpora begira, zer esaten duen hausnartzea da. Zer gertatuko litzateke gure generoari ez dagokion itxura hartuko bagenu? Zein ondorio ekarriko lituzke?

Gertrudisen lagunak: Frida Kahlo proiektua arte garaikidea modu erraz eta dibertigarrian zabaltzeko helburuarekin sortu zen. Baina ez dugu artea artea delako erabiltzen, bere baitan garrantzitsuak zaizkigun balio eta emozioak aurki ditzakegulako baizik. Kasu honetan, sexu identitatearen aniztasuna ezagutu eta baloratuko dugu.

Hemen ez gara Fridaren historiaz ezta bere pintatzeko teknikaz edo korronte artistikoaz arituko. Hemen, berarekin batera biziko ditugu bere poz eta beldurrak, pintatzen zuen bezala pintatzera zergatik iritsi zen ulertu ahar izateko.

Jarduerari lotuta bi gai landuko ditugu bereziki:
1. Sentikortasun artistikoa : Kultura eta arte garaikedearekiko irizpide eta
sentikortasuna sustatzea.
2. Sexu identitatea: genero identitatea, sexu orientazioa eta genero rolak lantzea,
haientzako duten esanahietik.

 

Iraupena: 55 minutu
Behar teknikoak

Aula bat.