
Erdaldun berrien kluba
AED elkartea
Irantzuren klubean gutxi dira. Lau katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba, erdaldunberrien kluba delako eta erdaldunberri gehienek ez dakite erdaldunberriak direnik. Izan ere, zer arraio da erdaldunberria izatea?
Gazte eta helduei zuzendutako emanaldia. Egokia euskaltegietarako ere.
Leku isiletan egitea lehenesten da.
Iraupena: 50 minutu
Behar teknikoak
- Ikusleen eta aktorearen espazioak bereizteko maila txiki bat.
- Bi zenit argi eta bi aurretiko
- Leku handia bada diadema mikroa