Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Egur taupadak - TTipia Ekoizpenak

Egur taupadak

TTipia Ekoizpenak

 

Sukaldeak istorioz beteta daude. Sukalde tresna zaharrak armairuetan pilatzen dira. Egur labeek gela berotzen dute neguko egun hotzetan. Pastel usaina dute askok.

Oraingo honetan, ordea, galtzagorri bat atera da hauetako batetik. Lurralde urrun batetik datorrela dio, bertan basoak errauts ari dira bihurtzen. Sua soroetara zabaltzen ari da eta herriak ere arriskuan daude.

Arazo horien guztien konponbidea gure esku dago, baina horretarako “Arboliako” lurralde misteriotsura bidaiatu beharko dugu eta han Zorigaitz azti maltzurra egongo da gure zain…

Iraupena: 55 minutu
Behar teknikoak

- Soinua: Minijack sarrera erreproduktorea soinu mahaian sartzeko
- Diademazko mikroa (aretoak ez badu, konpainiak eraman dezake)
- Lurrun makina batentzako kanala mahaira konektatzeko
- Argia: 6 foko frontal (par edo errekorte)
3 foko kontra