Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Desberdinak - Atara Zarata antzerki taldea

Hamar begi, lau hormen artean. Bost istorio, bost bizitza, metro karratu gutxian. Lotsa, amorrua, maitasuna, beldurra, gorrotoa eta zirrara, beti gorantz doan igogailu batean. Desberdinen arteko berdintasuna.

Istorio batek, bost narratzaile dituenean bezala: zoramena. Bakoitzak, kolore desberdinez ilustratzen duenean bezala. Mundu bereko bost pertsona. Hitzen talka, sentimentuen karrusel batean baina geldi.

Berdin egiten gaituena, desberdintasuna delako. Nortasun sexualaren munduan ez delako egia bakar bat eta oraingo honetan ezta; egia ez da armairuan gelditzen. Egia honek soilik emango dizu igogailutik irteteko giltza. Zurea aurkitzeko prest?

Iraupena: 50 minutu
Behar teknikoak

- Argiztapen orokorra eta anbientedun argiztapena
- USB, ordenagailu sarrerarekin edo 2 CD, altabozak publikora zuzenduak.
- Aparkalekua
- Teknikaria: aretoaren funtzionamendu teknikoaz dakien kide bat.