Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Boli bili boli - Pantzart

Boli bili boli

Pantzart

 

Boli bili boli familian ikusteko euskaraz eskaintzen den txotxongilo eta kanta ikuskizuna da, eta, batez ere, 2 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. PANTZART Antzerkiak sortu du Tolosako TOPIC-ekin batera.

Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarrituta dago. Horrela beraz, bere poematxo polit eta ipuin laburretatik abiatu gara, bertsoak, marrazkiak, abestiak eta paperezko objektuekin egindako ikuskizun liluragarria sortzeko.

Lehen aldiz estreinatu zenetik 80 antzezpen baino gehiago egin dira. Gainera, jaialdi eta programazio ezberdinetan parte hartu du, adibidez, Baranaingo Txotxongilo Jaialdian, Literaktum-en edota Argentinako Santa Fe eta Entre Ríoseco Nazioarteko Haur Antzerki Jaialdian.

Behar teknikoak
Entxufe bat. Aretoak ekipamendua baldin badauka hura arbiltzea nahiago dugu