Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Biribil Zirko eskola Ibiltaria - Xabi Larrea

Biribil Zirko eskola Ibiltaria

Xabi Larrea

 

Zirko tekniketan oinarritutako ikastaro ireki, parte-hartzaile desberdina; adin nahiz maila guztientzako egokitutako ekitaldia proposatzen dugu.

Tailerrean zehar froga desberdinak burutzen dira parte hartu nahi duten umeekin. Abilezia, oreka, arintasuna, malgutasuna edo indarra erabili behar diren zirko teknikak erabiliz, tailerra dinamizatzen dugu, eta umeak animatzen ditugu ondoren bertan landutako tekniketatik abiatutako  kale antzerkiko ikuskizun txiki batean parte hartzera. Nahi duenak, minutu gutxiko aurkezpen txiki batekin ikuskizunaren parte izateko aukera izango du.

kiroldegi, frontoi edota kalean egiteko jarduera da hau; bereziki aproposa festa, jaialdi edo jende ugari biltzen den lekuetan gauzatzeko.

Ikastaro eta ikuskizunerako beharrezko material guztia gure kontu. Parte-hartzaileak soilik faltan!!

 

Iraupena: 180 minutu (Tailerra: 2h. Ikuskizuna: 30 min)
Behar teknikoak

- Gutxieneko espazioa: 30x20m
- Argindarra
- Lekurarte sartzeko eta aparkatzeko baimena.