Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Azken Eguzkilorea - Patata tropikala antzerki laborategia

KATTALIN herrira jeitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko
da. Herrian ez du gertatu denaz inongo erantzunik topatuko.
Beraz adorez bete eta MARI Jainkosari galdetzera abiatuko da, nahiz eta basoan betirako arrapatuta geratu daitekeela jakin.
Hemendik aurrera, KATTALIN, MITOLOGIAN murgilduko da haziko den AZKEN EGUZKILOREA topatzeko. Bertan, MARI, BASAJAUN, TARTALO,
GALTZAGORRIAK eta JENTILAk ezagutuko ditu.
Baita GAUEKO Beldurgarria ere…
TXONTXONGILOAK, MASKARAK,
ANTZERKIA, UMOREA eta IRUDIMENA dantzan
ikusiko ditugu. EUSKAL KULTURAren adierazgarria
den EUSKAL MITOLOGIA landuz.

Iraupena: 60min
Behar teknikoak

SOINUA:
EKIPOA eramaten dugu:
3 Mikrofono inhalanbriko
1 12 kanaletako mahia
2 P.A. 1200w – 1 1200w tako anplifikadorea
ARGIAk:
11 Pc 1 kw- 4 Rekorte 1 kw- 4 PAR no 64 1 kw
DIMMER 24 kanaletakoa, 1000w potentzia kanal
bakoitzean