Ikuskizuna eskaera orrira gehitu

AMILAMI

PANTZART

 

AMILAMI, ipuin musikatua, euskal kultura herrikoia eta munduko musikak (Boli Kostakoa) batzen ditu hizkuntz artistiko ezberdinak erabiliz: ilustrazioa, musika, ahozko narrazioa eta usainmena.

Juan Kruz Igerabideren Amilamiren ipuinan oinarrituta eta tradiziozko kontakizunetatik abiatuta laminen istorioak kontatzen dira gertaera fantastikoak egungo gizartean kokatuz. Kontaketaren baitan, usain-belarrak, sehaska-kantak, aho-korapiloak, proiekzioak eta instrumentu ezberkinekin egindako musikak txertatzen dira. Oizko instrumentuak aparte, Etoile Magik_ek perkusioa eta kantua egiten ditu. Amaiera bikaina emateko, haurrek Etoile Magiken kanta bat dantzatzen dute eta usain-hostoak etxera eramaten dituzte.

Antzezlan honen inguruan gehiago jakin nahi izatekotan, hona hemen Berria egunkarian Elena Bezanilla aktoreari egindako elkarrizketara esteka: “Usaimena hizkuntza artistiko berria da”.