Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - ADELA eta MARTIRIO Bernarda Albaren Etxean - NAITA Produkzioak

ADELA eta MARTIRIO Bernarda Albaren Etxean

NAITA Produkzioak

 

Helduentzako sorkuntza kolektiboko antzerki-proiektua da, García Lorcaren La Casa de Bernarda Alban oinarritua.

Modu profesionalean, Federico García Lorcaren antzezlana euskaraz lehendabiziko aldiz ikusteko aukera da. Garcia Lorcaren klasikoa gaur egunera hurbildu nahi dugu eta egun ditugun erreferente bisual, musikal eta kulturaletik abiatuta egin egokitzapena.
Obrako testua eta irudien poesia uztartuz planteatzen den ikuskizuna da. Indar espresiboak, maskarek eragiten duten mugimenduek, zuzeneko musikak, abestiek eta elementu eszenikoen transformazioak osatzen dute pieza hau. Etengabe bateratu eta nahasten diren elementu hauek asoziazio bitxi eta analogia eta metafora bisualak sortuko ditu, publikoa pertzepzio arrazionalistarekin iritsi ezingo ginatekeen errealitatearen segmentu horietan sartzea lortzeko.
Adela eta Martirio etxeko doluan giltzapetuta dauden bi emakume dira. Bakoitzak amodio eta askatasun faltari aurre egiteko modu propioa du. Haiek izango dira istorioaren narratzaile eta gainontzeko pertsonaiak gorpuztuko dituzte eszenografia eta objektuen manipulazioa baliatuta. Hildakoen mundutik datoz gurera beren historia kontatzera, aiei gertatutakoa egun errepika ez dadin.

Iraupena: 65 minutu
Behar teknikoak

Fondoko teloi beltza
Kamara beltz italiarra

ARGIAK
24 KANAL Dimmer 2KW
Mahai antzerakoa LT 12- 24CH
12 PC 1000W bisera eta portafiltroekin
3 REKORTE 25º 50º
8 PAR CP62 Portafiltroekin
Lurreko 4 peana

SOINUA
PA sistema
Soinu mahaia

TALDEAK filtroak eta solapako bi mikrofono inalanbriko daramatza