Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - 35 Huts - Esti Curiel
 

35 Huts, bakarrizketa, umorea, rantxerak eta irratinobela mexikar bat.
35 urte beteko ditu Asunek eta kaka eginda dago bere familian dagoen maldizio baten erruz. Maldizio honi aurre egiteko erantzun bila dabil, amona Salvadora du bizirik eta bere laguntza behar du, baina honek lagundu ordez gehiago nahasten du, irratinobelak xurgatu baitu amona.

Asunen bizitza zoro hau aitzaki hartuta zenbait gai desberdinez hitz egiten saiatu gara. Oinordetzan jaso dituenak sinistuta eta aitzaki hartuta bere bizitza bizitzeko ausardia falta du pertsonaiak. Familia honetan emakumeak dira maldizio bat dutenak, eta belaunaldiz belaunaldi pairatzen dutenak. Hau puskatzeko ordua da. Maitasuna, heriotza, ametsak betetzea eta amatasuna bezalako gaiak ere jorratzen ditugu.

Iraupena: 55 minutu
Behar teknikoak

Espazio anitzetara moldagarria. Soinu ekipoa eta eskuko mikrofono bat edo behintzat hau konektatzeko aukera.