
Zirkozaurre
Zirkozaurre zirku arte garaikideko konpainia bilbotarra da. 2013an sortu zen izen bereko zirku-zentruaren baitan zirku arteen garapen eta berrikuntzen erakuslehio izateko helburuarekin. Zirkozaurre konpainia zenuan ematen diren laborategi, ikerketa eta formakuntzen ispilu da. Berezko ekoizpenak izateaz gain, antolatzaileen beharretara egokitzen diren emanaldi, proiektu zein tailerrak ere disenatzen ditu.