Kultur Errota - Zirika Zirkus

Zirika Zirkus

Zirika Zirkus 2003an sortu zuten Luis Lainez Toboadak (Boli) eta Ainhoa Juaniz Ezpeletak. Orduan biak Zirku Eskolan formatzen ari ziren, eta Fábrica de Sueños zirku-konpainiako kide ziren, Madrilen. Gero Iruñera joan ziren, eta bertan konpainia sendotu egin zuten.
Geroztik Zirika Zirkusek dozena bat ikuskizun estreinatu ditu, eta horietan zirkuko beste artista batzuekin aritu dira elkarlanean: Maribel Martinez, Txetxu Collado, Oier Bravo eta Sergio de Andrés. Adituak dira familia osoarendako antzerki-zirku ikuskizunak sortzen, hainbat teknika uztartuz: orekak, akrobaziak, akroporteak, clown-ak, musikaz lagundutako malabareak, eta dantzak; umorez eta kolorez betetako lanak, maitasun handiz eginak, haur zein helduak ongi pasatzeko.
Euskararen erabilerak, irudimenak, zirkoak edota birziklapenak inspiratu dituzte haien animazio eta ikuskizunak.

KULTUR PROPOSAMENAK

Aurkitu gabeko altxorra

Zir. Orokorra
 

Berrerabiltzen

Zir. Orokorra
 

Hemendikara

Zir. Orokorra
 

Pantxika Lamur, alter hEGOak

Zir. Orokorra
 

Eolo

Zir. Orokorra