Kultur Errota - Urval Ensemble

Urval Ensemble

Klarinete Maratoia Zumaian (Gipuzkoan) antolatzen den hezkuntza-egitasmo original bat da. 2002an sortua, klarinetearen zabalkundea eta irakaskuntza ditu helburu nagusi. Hezkuntza-egitasmo hau abiapuntua izanik, bertan lanean aritzen diren lau klarinete joleek hainbat kontzertu eskaintzeko aukera izan dute. Honela sortu zen Urval Ensemble.

Aita Donostiaren kantuak direla aitzaki, euskararen eremu geografikotik kanpo Euskal Kultura sustatzeko eta hedatzeko asmoz, kontzertuak eskintzeko hainbat lekutan gonbidatuak izan dira bai Euskal Herrian eta kanpoan ere; León, Ávila, Madril, La Rioja, Lincoln (Estatu Batuak), Ghent (Belgika), Assisi (Italia) eta Faroe Uharteak (Danimarka) besteak beste. Hala, aukera izan dute euskararen eremu geografikotik kanpo Aita Donostiaren eta Jesus Guridiren lanak klarinetearen mundutik abiatuta zabaltzeko; dantza, jokoa, ohiturak eta herri-kantak ikerketetako esentzia bihurtu bai zituzten, gustu ona, inspirazio berezia, dotoretasuna eta originaltasuna emanaz.

Ondorioz,The Clarinet mundu mailan plazaratzen den aldizkariko azaleko protagonistak izan dira.

KULTUR PROPOSAMENAK

Dantza!

Mus. Klasikoa