Kultur Errota - Tripak Kolektiboa

Tripak Kolektiboa

Tripak Marina Suarez, Natalia Suarez, Andrea Berbois, Berbois, Maite Mugerza eta Mayi Martiarenak osatzen dute.

Baratza aretoko sorkuntza laborategian lan egin ondoren bereganatua zuten eskarmentu eta ikuspegiari jarraituz, Marina Suarez eta Mayi Martiarenak konpainia sortu zuten 2013an beren lanak eskaintzeko asmoarekin.

Lehenengo pieza laburra, Maite, Baratza Aretoko Noche Scratxe #8-n aurkeztu zuten. 2014ean, Aitaren Larrua lantzen hasi ziren. Azken hau obra landuagoa izan zen eta sortze prozesuan zehar konpainiaren lengoia eta estiloa definitu zuena.

Obrak bi urtetan zehar Euskal Herriko hainbat eszenatokitatik igaro ondoren Artium-eko INTACTO jaialdian amaitu zuen bere ibilbidea.

2017an ekin zioten beren bigarren eta azken proiektuari. Sorkuntza egonaldi ezberdinetan egon dira (AZALA, GaraiOn Sorgingunea, Baratza aretoa eta Teatro Pradillo) eta piezaren bertsio ezberdinak erakutsi izan dituzte, Teatro Pradillo-n eta Oihaneder Euskararen Etxean.

2019ko uztailean kanpoaldean ospatu zen ebento baterako moldatu zuten antzezlana, Eremuak-ek, HARRIAK programaren barne, Markina-Xemeinen antolatuta.

Azkenik, sorkuntza prozesua amaitu eta gero, antzezlana La Fundición Bilbao-n aurkeztu zen, BAD jaialdiaren barruan.

KULTUR PROPOSAMENAK

Urruna

Antz. Garaikidea