
Piztiak
PIZTIAK taldea TU-K ez-oihko 80. hamarkadako taldearen errautsetatik sortu zen 90. hamarkada hasieran Ondarroan (Bizkaia).
2021ean Piztiak taldeak 30 urte bete zituen eta hori ospatzeko XXX diska aurkezten digute. Bertan bi abesti berri “Barrun barrukuk” (Josu Aranbarri) eta Begietara begiratu (Txomin Uribe), gehi 30 urte hauetan atera dituzten 7 disken artean aukeratutako abesti zerrenda bat dago.
Abesti berriek oso ondo agertzen dute Piztiak taldearen bi aurpegiak, bata rock amerikarra eta bestea rock iluna. Biak 2021eko urria eta azaroa bitartean Urdulizko Tio Pete estudioetan grabatu zituen Jose Lastrak. Ekoizpena Piztiak talderarena (Lastra barne) izan da.
Pizitak-en XXX CD berria 2022ko martxoan atera da.
- Piztiak taldeko partaideak:
- Txomin Uribe: abotsak eta kitarrak
- Josu Aranbarri: abotsak eta baxuak
- Peio Larrañaga: batería
- Jesus Galan: kitarrak
- Jose Lastra: Soinua eta teklatuak