Kultur Errota - Nigara zuek

Nigara zuek

Txikitatik solfeo ikasketak egin zituen Anderrek, behartuta. Musika tresna aukeratu behar izan zuenean klarinetea aukeratu zuen, lehengusina Mirenek bezala. 15 urte zituenean, gitarra batekin jolasean hasi zenean hasi zen musikak beretzat gordea zuena ikasten ordea.

Ordutik beti ibili da sorkuntzan murgilduta. 17 urterekin Urruzuno literatuta leihaketa irabazteak beste sortzaileekin topatzera eraman zuen. Mikelazulo kultur elkartea izan zen gero sormen esperientzia ugariren habi, Bartzelonan soinu eta argi ikasketak egin baino lehen. Horrek profesionalki bultzatu zuen eszenara, argi eta soinu sortzaile moduan.

25 urte dituenetik hamaika proiektu anitzetan hartu du parte, arte eszenikoen arloan batez ere, argia, hitza eta soinua tresnatzat hartuta.
NIGARA ZUEK proiektu guzti horien alboan sortu zen, zuhaitzaren enborrean sortzen den honddoa bezala. Lehen diska (Zer falta zaizu? 2016) gitarra eta ahots soilez argitaratu zuen eta bigarrena (Zabortegitik salbatuak, 2020) zabortegitik berreskuratutako organo elektroniko baten aitzakiaz, lehenengoa baina konplexuagoa, instrumentazio gehiagorekin, elektronika ere tartean dela.

KULTUR PROPOSAMENAK

Zabortegitik salbatuak

Mus. Orokorra