Kultur Errota - Nax Agirre

Nax Agirre

Iñaki Agirre musikaria, Nax Agirre (Arrigorriaga 1964), 90.hamarkadan abiatzen da musika munduan Duenak Azer Piper bandaren eskutik Estropozu eta Irudimenari boterea lanekin.

2014an handik bi urteetara desagertuko den NAX taldea sortzen du.

2019an, 11 abestiz osatutako Serengeti izeneko albumarekin ematen dio hasiera bere bakarlari ibilbideari eta 2020ko azaroaren 27an, Arrigorriagako Musika Asteak programazioaren barruan aurkezten du.

2020an, Durangoko Azokan zuzenean aurkezten dituen Musu eta Irri, 2 eta 3 kantaz osatutako lanak, argitaratzen ditu.

2021 urtean Bizi poza lanarekin datorkigu.

Bidea eginez; ezer itxaron gabe; arrakasta, norberak sortutakoa inoren gustokoa denaren satisfakzioa bezala ulertuta.

KULTUR PROPOSAMENAK

Bizipoza - kontzertua

Mus. Modernoa