Kultur Errota - Nai

Nai

2008. urtean “Nai Imaginazioak” konpainia sortu nuen; ordutik nire lehentasuna publiko familiarra istorio gertuekin, originalekin eta batez ere zirku askorekin ondo pasaraztea izan da.

Era kasual batetan, 96. urtean hartu nituen lehengo aldiz malabare pilotak. Orduan 16 urte nituen.

Ez nuen imajinatzen denborarekin nire lanbide bihurtuko zela.

Malabarista bezala nire kabuz entrenatzen espezializatu nintzen eta baita ahal nituen formakuntza guztietara joaten ere; adibidez Escuela De Circo Criollo Buenos Aires-en beste leku batzuen artean.

Batzutan gauza batek bestera eramaten gaitu eta horrela aktore bezala ere hasi nintzen ekoizpen ezberdinetan lan egiten.

KULTUR PROPOSAMENAK

IPURBELTZ

ZirkuaAntz. OrokorraAntz. Txotxongiloak
 

Nai Malabarista

Zir. Orokorra
 

Mugi Boogie!

Mus. Animazioa
 

Tik - Tak

Zir. Orokorra